16:30ean ikastetxeetatik abiatuta, Zuazola kaletik Auzmendi Bidera sartuko da Korrika txikia. Handik, Trino Uria kalera sartuko da eta lekukoa eskuz-esku pasaz, Balda plazatik Plaza Berrira joango dira ikasleak. Ibilbidea plazan amaituko dute, eta bertan egingo dute amaiera ekitaldia. Mezu irakurketa, bertsoak eta Korrika Batzordeak antolatutako koreografia lehiaketako irabazleen dantza erakustaldia izango da.
17:00etatik aurrera, berriz, Enara Arozenak gidatuta, kantu saioa egingo dute plazan. Musika jarriko dute eta txandaka neska-mutilak agertokira igoko dira kantak abestera. Festari amaiera emateko, txokoladata egingo dute.