Zein da 'zopizertu' Azkoitiko hitzaren esanahia?

Maxixatzen.eus

(Argazkia: Almitza Sega Ekartea)

Maxixatzenek Azkoitiko euskarazko hitzak bultzatu asmoz, astero Azkoitiko hitz bat argitaratzen du. Joan den ostiralean 'antxintxike' hitzaren esanahia erakutsi zen. Oraingoan, 'zopizertu' hitza erakutsiko da. Ba al dakizu zein den hitz horren esanahia?

Zopizertu hitzaren esanahia da belarra azaletik moztea. Era berean, zopizerrin eiñ deitzen zaio belarra mozteko lanetan jarduteari. 

Adibidez, honela erabiliko genuke:

Azkoitiarrez: «Zopizerrin eiñ det hiru ordun baserrixen».

Batuan: «Belarra mozten aritu naiz hiru orduz baserrian».

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide