Gipuzkoako Ganberak XXVII. Enpresa Sariak banatu zituen joan den ostiralean Gipuzkoako Ganberaren egoitzan, eta Ibarmia enpresak Gipuzkoako industria Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) saria lortu zuen. Koldo Arandia enpresako zuzendariak jaso zuen saria. Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Azpiegitura kontseilaria eta Sonia Perez Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumo kontseilaria sari banaketan izan ziren.