21. Korrika

Maxixatzenek zuzenean emango du 21. Korrikaren hasiera

Maxixatzen.eus 2019ko api. 4a, 12:25

Garestik 17:00etan abiatuko da 21. Korrika, eta apirilaren 14an Gasteiza iritsi arte Euskal Herriko herriak zeharkatuko ditu. Euskal hedabideen arteko elkarlanari esker, Euskal Telebistaren irudiak ikusteko aukera izango da Maxixatzenen.

Maxixatzenek zuzenean emango du Korrikaren hasiera Garestik. Beste hainbat euskal hedabideekin elkarlanean egindako saioa izango da. 16:10ean egingo du konexioak bat Garesekin. Azkoitira apirilaren 12an iritsiko da 09:00ak inguruan, nahiz eta lehenago Azkarateko zatiak bete beharko dituzten azkoitiarrek.

Atzo egin zuten kilometroen zozketa, eta guztira herriko 23 eragilek eta taldek osatuko dituzte 16 zatiak. Azkarateko tunelaren irteeratik Munategira arteko zatia izango da Azkoitiarena. Korrikaren hasiera ikusteaz gain, Korrikaren ibilbide osoa ikusteko aukera izango da. Hori horrela, gurean Korrikak egingo duen zatia ere Maxixatzenen zuzenean ikusteko aukera izango da, euskal hedabideen arteko elkarlanaren bidez.

21. Korrika 24 orduz zuzenean jarraitzeko lotura.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide