Floreagako bolatokiak 50. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola-Joko Txapelketako laugarren jardunaldia jasoko du apirilaren 13an. Izena ematea bost euro izango da, eta lehen sailkatuak 65 euro jasoko ditu. Bigarrenak 50 euro, hirugarrenak 35 euro, laugarrenak 20 euro eta bosgarrenak 10 euro. Seigarren sailkatuak, berriz, opari bat jasoko du.
Antolatzaileek jakinarazi dute ordu bete lehenago hasiko direla jaurtialdiak. Floreagan, beraz, 16:00etan hasiko dira lehen bola jaurtiketak egiten. Txapelketa guztian zehar erabili bezala, Azkoitian ere 2 zenbakiko boloa erabiliko dute.