Jon Etxaniz eta Alex Juaristi, haurren mailako Mendebaldeko Errendimendu Txapelketako txapeldun

Maxixatzen.eus 2019ko api. 3a, 17:45

Alex Juaristi eta Jon Etxaniz, garaikurrekin.

Jon Etxaniz eta Alex Juaristi Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek haurren mailako Mendebaldeko Errendimendu Txapelketa irabazi zuten joan den ostiralean, martxoak 29, Soraluzeko pilotalekuan.

Jon Etxaniz eta Alex Juaristi Oteiza Pilota Kirol Elkarteko pilotariek 18 eta 10 menderatu zituzten Azpeitiko Ilunpe elkarteko Bidezabal eta Odriozola, Soraluzeko Udalekoa pilotalekuan. Hasierako ligaxkan sailkatzea lortu ez zuten bikoteek jokatu dute Mendebaldeko Errendimendu Txapelketa, eta bikote azkoitiarrak irabaztea lortu du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide