3.224 sinadura lortu dituzte, San Jose Egoitza herrigunera gerturatzeko eskatuz. Taldeak bost astez jaso ditu herritarren sinadurak, kalean mahaia jarrita. Izan ere, gaur egun egoitzak duen kokapena ez zaie egokia iruditzen, «ez bertan bizi direnentzat, ez haiek bisitatzera etortzen direnentzat». Taldeak uste du «irisgarritasun» eta «integrazio» arazoak eragiten dituela. Egoitzara iristeko «aldapa handia» dago, eta «herri erditik kanpo» gelditzen da; «bertakoek herriko bizitzarekin ez dute loturarik», azaldu dute.
Aurrerantzean, taldekideek bilerak egingo dituzte, behin sinadura bilketa amaituta zer egin erabakitzeko.