21. Korrika

Asteazkenean egingo dute 21. Korrikako kilometroen zozketa

Maxixatzen.eus 2019ko api. 1a, 13:00

Matadeiko taldea, 20. Korrikan. (Argazkia: Maxixatzen)

19:00etan izango da zozketa, Elkargunean, eta kilometroak erosi dituzten eragile, elkarte eta erakunde guztiek izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Guztira, 21 taldek erosi dute kilometroa Azkoitian.

Apirilaren 3an, asteazkenean, egingo da Korrikako kilometroen zozketa. Elkargunean, 19:00etan, egingo dute zozketa eta kilometroak erosi dituzten taldeek aukera dute zozketan egoteko. Zozketan lekukoarekin korrika egiteko tarteak zozkatuko dira. Azkoitian, honako 21 talde hauek erosi dute kilometroa:

- Ama Madalen kuadrilla

- Azkoitri Triatloi Kluba

- Anaitasuna futbol taldea

- Umore Ona Elkartea

- Txintxarri Lokala

- Erniarraitz Bertsozale Elkartea

- Maxixatzen Euskaldunon Elkartea

- Azkoitiko Udala

- Muxuxo kuadrilla

- Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkartea

- Xabier Munibe Ikastolako Komunitatea

- Um Blem Ble Azkoitiko Tabernarien Elkartea

- Floreaga Ikastetxea

- Izarraitz Lanbide Heziketa

- Alai Batza

- Bizilore Eskola Aktiboa

- Iraurgi Abesbatza

- Azkoitia BHI

- Plazaola-Korta bikotea

- Matadeixe

- Basokerrak kuadrilla

Ikusi 20. Korrikak Azkoitian egindako bidea, bideoan:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide