120 garaje plaza inguru daude Bizkargiko garajean, eta kaleko bizilagunekin eta garaje jabeekin bilera egin du Udalak, arratsaldean. Bilera informazioa deitu du Udalak eta udal bilkura aretoa goraino bete da. Bileran lehentasunak zehaztu dituzte. Aste berria hasteko autoa behar duten 27 lagunek lehentasuna izango dute autoa garajetik ateratzeko eta garbitzeko, izan ere, brigadako langileek eta Serbitzuk garbiketa zerbitzua eskainiko dute, lehenik garaje inguruan eta gero Garbigunean.
Garajea, itxita
Garajeak itxita jarraituko du, ez baitira betetzen segurtasun neurriak. Normaltasunera itzuli arte, itxita jarraituko dute garajeek. Ertzaintzak eta iturri ofizialek adierazitakoaren arabera, sutearen zergatiak ikertzeko ikerketak aurrera jarraitzen du.