Joan den zapatuan Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek eman zioten hasiera XX. Taldez-taldeko edizioari. Gaur, igandea, euskal musika tresna desberdinak eta dantzariak ikusteko aukera izan da Kontzejupean, baina aurrez atzo Bizkargin izan zen sutean hildako emakumearen alde minutu bateko isilunea egin dute. Herritarrek ez dute hutsik egin emanaldian, goraino bete baitute pilotalekua. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako abeslariak, dantzariak, trikitilariak, pandero jotzaileak eta txistulariak izan dira protagonista.
Datorren asteburuan, azkena
Apirilaren 7an amaituko da aurtengo edizioa. Musika Eskolako Gazte Orkestrak eta Herriko Musika Bandak emango dute emanaldian. Azken kontzertua ere Kontzejupean izango da, 12:30ean.
Emanaldia bideoan: