Azkoitiko Udalak Anaitasuna Kakute Xake Taldeko xakelari azkoitiarrak omendu zituzten atzo, zapatua, udaletxean. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak esker hitzak izan zituen xake taldeko jokalarientzat. «titulua lortzeko egindako ahaleginagatik eta 40 urtean kluba bat eginda mantentzeagatik», azaldu zuen Zubizarretak.
Sonia Vazquez eta Angel Martin zinegotziek lagundu zioten ekitaldian. Xake taldeko Jose Luiz Fernandez lehendakariak azpimarratu zuten, erraza dela «ilusioz gainezka dagoen talde trinko batekin lan egitea», eta gaineratu zuen klubari «laguntzeko prest» daudela. «Garrantzitsuena jokatzea, lehiatzea eta ikastea» dela azpimarratu zuen Fernandezek.
Gaur-gaurkoz 25 lagun inguruk osatzen dute Anaitasuna Kakute Xake Taldea, eta atzoko argazkian bat baino gehiago falta izan zen. «Ospakizun polita eta berezia» izan zela adierazi zuten xakelariek, eta era berean jakinarazi zuten hainbat ekintza prestatzen ari direla.