Lasterketako lehen hiru sailkatuak ordubete eta minutu baten azpitik iritsi dira helmugara, Bayeling Yegzaw etiopiarra izan da gizonetan nagusi, 01:00:30 denbora eginda. Emakumeetan helmugaratzen aurrena, berriz, Irene Kimais keniarra izan da, 01:10:30 denborarekin.
VII. Proba Motza
Maratoi erdia baino ordu laurden lehenago hasi da VII. Proba Motza, eta guztira 375 lasterkarik bukatu dute zortzi kilometro pasatxoko lasterketa. Jone Zabaleta korrikalari azkoitiarra nagusitu da emakumeen mailan, 29 minutu eta bi segundoan amaitu baitu proba.