21. Korrika

Koreografia lehiaketako irabazleak jakinarazi ditu Korrika Batzordeak

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 29a, 19:06

21. Korrikaren koreografia lehiaketak badu talde irabazlea: Mua Mua Dans taldea.

Guztira bost talde —6 Izarrak, Bat denok bat, Floreaga LH 4 B, Mua Mua Dans eta Yohanaren txiki trebeak— sailkatu dira finalerako, eta talde horien bideoak Elkarguneko pantaila erraldoian erakutsi dituzte. Aretoa goraino bete da.

Bideoak ikusi ondoren, bertaratutako bakoitzak bideo onenari bozka emateko aukera izan du, eta ondoren bozen zenbaketa egin dute Korrika Batzordeko kideek. Azkenean, Mua Mua Dans taldea izan da puntu gehien jaso dituena. Talde irabazleak Herrixen elkarteko dendetan gastatzeko 500 euro jaso ditu.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide