Azkoitiko Udalak astelehenean, apirilak 1, egingo du apirilaren 28an egingo diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako mahaietako arduren zozketa. Zozketa egiteko ez-ohiko batzarra deitu du Udalak, eta udaletxeko areto nagusian egingo dute, 11:00etan hasita.
Maiatzaren 26 Udal eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako geroago beste bigarren zozketa bat egingo duela jakinarazi du Udalak.