Horrelako eskaintzekin adi ibiltzeko ohartarazi du Ur Kontsortzioak, Azkoitiko uraren kalitatea «ona» delako eta «ez duelako inolako arazketarik behar». «Kontrakoa esatea iruzur egitea da», adierazi du Azkoitiko Udalak. Azkoitiko Udaltzaingoak bat egiten du Ur Kontsortzioarekin, eta «kontuz ibiltzeko» eta iruzurrean ez erortzeko eskatu die herritarrei.
Uko egiteko aukera
Kontsumo bulegoko arduradunak jakinarazi du norbaitek kontratua sinatu badu enpresa horrekin eta aurrera jarraitzea ez badu nahi, hamalau egunetako epea izango lukeela kontratu hori deuseztatzeko. Horretarako, kontratuan bertan egongo den 'uko egiteko dokumentua edo documento de desestimiento' izeneko dokumentuan, bertan eskatzen dituen datuak bete eta kontratuan adierazten den enpresaren helbidera, burofax bat bidaltzea izango litzateke gomendagarriena. Edozein zalantza argitzeko, hauek dira Azkoitiko eta Azpeitiko kontsumo bulegoko telefonoak 943 157 193 edo 943 857 305, 10:00etatik 14:00etara.