XLV. Atano Buruz Buruko Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan

Maxixatzen.eus 2019ko martxoaren 27a

Iazko finalisten irudia.

Datorren zapatuan, martxoak 30, XLV. Atano Buruz Buruko Txapelketako finalak jokatuko dituzte, Gurea pilotalekuan. Guztira sei final ikusteko aukera izango da 10:30etik aurrera.

Otsailaren hasieran hasi zuten Atano Buruz Buruko Txapelketaren 45. edizioa. Hainbat neska-mutilek eman zuen izena, eta astez-aste jokatu dituzte ligaxkako zein kanporaketa partidak. Datorren zapatuan itxiko dute txapelketa, Gurea pilotalekuan jokatuko diren finalekin. Hona hemen sei finalak:

8 urteko mutilak

Ibai Etxeberria - Unax Oteixa

9 urteko neska-mutilak

Iker Garate - Erik Aristegi

10 urteko mutilak

Julen Etxaniz - Aritz Aizpurua

11-13 urteko neskak

Ane Zulaika - Jone Sudupe

11 urteko mutilak

Jon Arregi - Aitor Etxeberria

12 urteko mutilak

Joritz Azkoitia - Haritz Aranguren

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide