Taldekideek banakako sailkapenean oso emaitza onak lortu zituzten, eta taldeka, bi sarirekin etxeratu ziren.
Banaka, Julen Lopetegi 23 urtez azpiko mailan Euskadiko hirugarren onena da. Taldeka, berriz, Jokin, Julen eta Andoniren denborei esker, Gipuzkoako txapeldunak dira duatloi distantzia motzean. Eta Euskadiko txapelketan hirugarren talderik onena izatea dute, ANB eta ARABATRI goi mailako taldeen atzetik.