Panticosa inguruan eskiaz gozatu du hainbat azkoitiarrek

Maxixatzen.eus

Eski irteera egin dute joan den asteburuan hainbat herritarrek Anaitasuna mendi bazkunak antolatuta.

Panticosa (Espainia) inguruko mendiak zapaldu dituzte azkoitiarrek bi egunez. Lehen egunean Panticosa Bainuetetik Pondiellos lepora egin zuten igoera, «gogorra» euren esanetan. Handik Infiernos mendien magaletik zehar behera jaitsi ziren, Infierno mendiaren lepora eta Tebarray mendira. Segidan eguneko jaitsierarik ederrena egin zuten Bachimaña aterperaino. «Ibilbide gogorra bezain ederra izan zen; nekatuta baina pozik iritsi ginen», azaldu dute.

Bigarren egunean, berriz, Bachimaña lakuetan aurrera egin zuten poliki-poliki. Batanes mendiraino gora egin zuten mantso, eta hamarretakoa egin eta indarrak hartuta, 1.300 metro inguruko jaitsiera egin zuten Panticosa Bainuetaraino.

(Argazkiak: Anaitasuna mendi bazkuna)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide