Altsasuko gazteen kontrako zigorra berrestearen aurkako manifestazioa izango da datorren igandean, Altsasun. 'Ez da justizia' izenburupean egingo dute manifestazioa, 12:00etan. Manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Azkoitian, eta izena ematea beharrezkoa izango da. Izen emate zerrenda Zakela tabernan jarriko dute. Autobusa Eroski txikiaren paretik abiatuko da igandean, 10:30ean.