Javier Zubizarreta alkategaia EAJren bailarako aurkezpenean

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 16a, 13:48

Javier Zubizarreta aurkeztu duten unea. (Argazkiak: Maxixatzen)

Bailarako alkategaien aurkezpen ekitaldia egin du EAJk gaur, zapatua, Azpeitian. Javier Zubizarreta Azkoitiko EAJren alkategaia ere aurkezpenean izan da. Alboan izan ditu Markel Olano diputatu nagusia, Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola barrutiko zerrenda burua eta Joseba Egibar Deba-Urola barrutiko zerrenda burua eta Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidentea. Azpeitiko eta Zestoako EAJko alkategaiak ere aurkeztu dituzte ekitaldian.

Azkoitiko Uri Buru Batzarrak «aho batez» onartu zuen Javier Zubizarreta alkatearen hautagaitza, 2018ko otsailean. Gaur, ordea, hautagaitza aurkeztu du alderdiko kideen artean. Markel Olano diputatu nagusiak azaldu du «Azkoitia-Urretxu bidea egiteko konpromisoa» duela. «Urola bailaran aspaldi luzean zegoen erreibindikazioa bat da, guretzat lurralde ikuspegitik garrantzia handikoa zena eta dena», hasi du hitz tartea Olanok.

EAJren ildo nagusiak aurkeztu dituzte Markel Olanok, Maria Eugenia Arrizabalagak eta Joseba Egibarrek, gaur, Azpeitian. Bide batez, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako EAJren alkategaien izenak aurkeztu dituzte; tartean Javier Zubizarreta alkategaiarena.Olazko Amaren Plazan egin dute Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako EAJko alkatagaien aurkezpena, eta eurekin batera izan dira Deba-Urola barrutiko zerrendako kideak eta Azkoitiko EAJko kideak, zinegotziak eta hautagaiak.

Markel Olano diputatu nagusiak azaldu du, Azkoitia-Urretxu errepideko lana «Azkoitiko alkatearen hasiera-hasierako planteamendua izan zela». Olano diputatuaren arabera, «40 milioi eurotik gorako lana konplexua» izango da. «Aurtengo aurrekontuetarako sartu genuen partida, eta Aizpurutxoko lehen zatia aurten bertan hasiko da egiten. Herritarrei emandako hitza bete egin dugu, eta guretzat funtseskoa da bailara honetako herritarrei esatea datorren legealdian horrela tokatzen bada, guk lana burutu egingo dugula», gehitu du Olanok.

Lanen inguruko azalpenak eman ditu jarraian diputatu nagusiak. «Tarte bat bestearen atzetik» egin beharko dela jakinarazi du, baina gaineratu du datorren legealdian Azkoitia eta Urretxu arteko bideak «jauzi oso garrantzitsua» emango duela. Javier Zubizarreta Azkoitiko alkateak, bestalde, «berretsi» egin ditu Olano diputatuak Azkoitia-Urretxu bideari buruz esandako hitzak, eta herriari «konfiantza» eskatu dio gaurko agerraldian.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide