Bi ikastaro antolatu dira: bata, “Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi” izenburupean emango da, eta sakelako telefonokoak nola erabili azalduko da. Ikastaroa 14 ordukoa da, eta martxoaren 14tik 26ra emango da, 16:00etatik 18:00etara. Bigarrena, “Bapateko mezularitza zure smartphone bidez” da eta sakelako telefonotik mezuak bidaltzen irakatsiko zaie partaideei. Saioak martxoaren 27an eta 28an izango dira 16:00etatik 18:00etara. Ikastaroa lau ordukoa da.
Bi ikastaroak Elkargunean izango dira, KZguneko gelan. Doakoak dira saio guztiak. Izena emateko deitu 943 02 36 19 telefonora edo bidali mezu elektronikoa tutor.azkoitia@kzgunea.net helbidera.