«Pentsio duinen alde» zioen karteltxoak eskuetan zituztela bildu dira gaur ere ehun bat lagun, plazan, pentsioak «duinak eta KPIaren araberakoak» izan behar dutela eskatzeko. Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei egin die dei. Astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko eskatu dute gaurko kontzentrazioaren ondoren. Datorren astelehenean ere plazan elkartuko dira, ordu berean.