Plaza Ondo elkarteak aurtengo irteerak jakinarazi ditu

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 11a, 17:00

Iaz Aittolara egindako egun pasa. (Argazkia: Ibon Errazu)

Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteak 2019an zehar egingo dituen irteeren edo bidaien berri eman du. Apiriletik azarora bitartean, zortzi bidaia egingo dituzte herriko erretiratuek.

Lehen bidaia Arabara egingo dute, Artziniega eta Laudio herrietan izango baitira azkoitiarrak. Maiatzean, Oriora egingo dute bidaia. Ekainean, berriz, Kantabriara (Espainia) joango dira herritarrak; Laredo eta Arenillas herriak bisitatuko dituzte. Uztailean, bestalde, Nafarroako Zugarramurdi eta Bera Bidasoa ikusiko dituzte. Abuztuan, andramaixetan egin ohi duten 90 urtekoen ospakizunaz gain, urteroko irteera egingo dute Aittola auzora.

Bidaiarik luzeena, berriz, irailean egingo dute. Andaluziako lurrak bisitatuko dituzte erretiratu azkoitiarrek, Sevilla eta Cordoba hiriak ezagutzeko aukera eskainiko baitu elkarteak. Urrian, berriz, Errioxara bidaia antolatuko dute; Naiara eta Santo Domingo ezagutuko dituzte. Urteko azken bidaia Iratxera eta Lizarrara egingo dute Plaza Ondo Jubilatuen Elkarteko lagunek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide