Martxoak 8

Greba feministarekin bat eginez, plaza hartu dute emakumeek

Maxixatzen.eus

Sostenipe talde feministak deituta, dozenaka emakume bildu da plazan, greba feministarekin bat eginez. Plazaren erdian bildu dira, baina gero Kontzejupean egin dute kafe tertulia. 13:00etan, berria, kazerolada zaratatsua egin dute ehunka lagunek.

Aldarrikapenak eguerditik aurrera ere jarraituko du. 14:00etan bazkari autogestionatua egingo dute. Bazkaria bakoitzak berea eraman beharko du. 16:00etan, Amaia eta Andrea bikotearen kontzertua izango da, eta 18:00etan gorputzak mugitzera aterako dira plazara. Martxoak 8 egunerako antolatutako ekintzak 19:30ean amaituko dira, mosaiko erraldoiarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide