Zapatuan, herri kirol erakustaldia izango da Baztarrikalden. 18:00etan hasita, Plaza Berri Harri-Jasotze Saria eta aizkolarien erakustaldia jokatuko dituzte, Gurea pilotalekuan. 1981. urtetik plazara atera gabeko Plaza Berri harriarekin lehiatuko dira bederatzi harri-jasotzaile: Imanol Illarramendi 'Kortaberri', Jokin Eizmendi, Joseba Ostolaza, Beñat Telleria, Josu Urbieta, Sergio Mielgo, Aimar Galarraga, Gorka Etxeberria eta Jexux Mari Iruretagoiena 'Izeta III.a'. Sei minutuko txanda bana egin beharko du bakoitzak. Harri-jasotzaileen ondoren, berriz, Aitzol Atutxa, Iker Vicente eta Mikel Larrañagak kanaerdiko zortzi pago ebaki beharko dituzte. Informazio gehiago loturan.