Poltsa konpostagarriak banatzeko diru laguntza deialdia

Maxixatzen.eus

Poltsa konpostagarriak banatzearen diru laguntza argitaratua dago eta datorren asteazkenean, martxoak 13an, amaituko da eskariak aurkezteko data.

Poltsa konpostagarriak merkatarien bidez banatzen dira Urola Erdiko Mankomunitatean, eta horretarako diru laguntza deialdia egiten da urtero. Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2019ko kanpainako oinarriak: bi urtetarako diru laguntza deialdia izango da. Beraz, poltsa-konpostagarriak banatu nahi dituen edozein merkataritza establezimenduk eska dezake diru laguntza, lehiaketa moduan aukeratuko dira horietatik hamaika: Azkoitian lau, Azpeitian bost, eta Zestoan bi.

Deialdiaren oinarriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaera aurkezteko epemuga: 2019ko martxoaren 14a.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide