Haurren lehen sorospen ikastaroa, martxoaren 27an

Maxixatzen.eus 2019ko mar. 6a, 09:21

Haurren lehen sorospenari buruzko hitzaldi-ikastaroa antolatu du Azkoitiko osasun zentroko Pediatria sailak. Martxoaren 27an, asteazkena, Elkargunean izango da ikastaroa, 17:30etik 18:30era. Saioa doakoa da, eta euskaraz izango da.

Haurren ardura duen edonori zuzenduta dago ikastaroa: gurasoei, zaintzaileei, aiton-amonei... Ikastaroan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. Azkoitiko osasun etxean—Jausoro, 7— edota 943 007 610 telefono zenbakira deituta eman beharko da izena. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide