Herriko kaleetan aizkorarekin ibili den gizon baten bila ari da Ertzaintza

Maxixatzen.eus

Gaur eguerdian gizon bat herriko kaleetan aizkorarekin ikusita, herritarrek Ertzaintzari abisu eman diote. Hori dela eta, Ertzaintza eta Udaltzaingoa haren bila ari dira kalean. Maxixatzenek jakin duenez, liskar baten ondorioz ibili da gizona aizkorarekin kalean.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, aizkora aurkitu dute, baina gizonezkoa ez dute identifikatu oraindik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide