Xabier Arzalluz politikari azkoitiarraren hileta dela-eta, Udalak mozorro lehiaketan aldaketak izango direla iragarri du. Lehiaketan izena emanda dauden norbanakoek zein taldeek eliz ataritik pasatu beharra zuten hasiera batean, 19:30etik 20:30era bitartean. 19:00etan izango da Arzalluzen aldeko elizkizuna, eta ondorioz Udalak erabaki du parte hartzaileek plaza nagusitik pasatu beharko dutela, eliz ataritik pasatu beharrean. 19:15etik 20:30era artean plaza zapaldu beharko dute izena emanda dauden hamalau taldek eta norbanakok.