Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa egingo dute ostiralean

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 20a, 10:25

Iazko sari banaketa ekitaldia. (Argazkia: Maxixatzen)

Datorren ostiralean, otsailak 22, Bizenta Mogel ipuin lehiaketako sari banaketa egingo dute udaletxeko osoko bilkura aretoan.

XXXVII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sari banaketa egingo dute datorren ostiralean, otsailak 22, udaletxean. Udaleko bilkura areto nagusian egingo dute sari banaketa, 19:00etan. Bestalde, 2007-2014ko ipuin sarituekin egindako liburuaren aurkezpena ere egingo dute ostiralean. Azken bi edizioak Iraitz Legarra Basterretxea markinarrak irabazi ditu.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide