EH Bilduko ordezkariak San Martingo auzotarrekin bilduko dira, auzoko beharrak ezagutzeko

Maxixatzen.eus

Azkoitiko EH Bilduko ordezkariek auzo bilera egingo dute San Martingo bizilagunekin, otsailaren 26an, asteartea.

Bilera San Martingo Ardatz elkartean izango da, 19:00etan hasita. Bilera irekia izango da. Ekimenaren helburu nagusia «auzoko beharrak bertatik bertara ezagutzea eta auzotarrekin iritziak trukatzea» dela azaldu du EH Bilduk.

Argazkian, Ainara Goenaga EH Bilduren alkategaia datozen udal hauteskundeetarako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide