Donostiako Lilatoira autobusez joateko izen ematea, zabalik

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 19a, 16:45

(Argazkia: Lilatoia)

Martxoaren 10ean, Donostiako 30. Lilatoira joateko autobusa jarriko du Udalak, Ttipi Ttapa elkartearen eskaerari erantzunez. Autobusean joan nahi dutenek Elkarguneko harreran eman beharko dute izena, gaurtik hasita.

Donostian urtero egiten den emakumeen herri lasterketara joateko autobusa 08:30ean aterako da Julio Urkixo etorbideko autobus geltokitik.

Kontuan izan bueltatzeko ez dela autobusik egongo. Hala ere, Lurraldebusen UKO1 lineako zerbitzua, Donostia eta Azkoitia artekoa, normal ibiliko da, igandetako ordutegian.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide