Pentsiodunak plazan elkartu dira beste behin

Maxixatzen.eus

Otsailaren 18an plazan bildu diren pentsiodunak.

Astelehero bezala, 12:00etan elkartu dira dozenaka herritar, pentsio «duinak eta KPIaren araberakoak» eskatzeko. Gaur ere dozenaka herritarrek eman diote babesa deialdiari, Herriko Plazan.

Plaza Ondo Jubilatuen elkarteko arduradunek herriko gazteei dei egin diete astelehenetako elkarretaratzera batzeko, euren babesa ere adierazteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide