Urtzi Urrutikoetxea XXI. mendeko estatu berrien inguruan aritu zen, Elkargunean

Maxixatzen.eus

Urtzi Urrutikoetxea, eskuinean. (Argazkiak: Mikel Zengotita)

Azkoitiko Gure Esku Dagok antolatuta, Urtzi Urrutikoetxea idazle eta kazetari bilbotarrak hitzaldia eman zuen atzo, ostirala, Elkargunean.

Urtzi Urrutikoetxea erabakitzeko eskubideari eta XXI. mendeko estatu berrien inguruan aritu zen. Dozenaka herritarrek parte hartu zuten hizlari bizkaitarraren hitzaldian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide