Udazkeneko Txapelketaren finalak zapatuan, Txerloiako tenis pistetan

Maxixatzen.eus

Datorren zapatuan, otsailak 16, jokatuko dituzte Txerloia Tenis klubak antolatutako Udazkeneko Txapelketaren finalak. 12:00etan hasiko dira partidak, Txerloiako tenis pistetan.

Final nagusian Mikel Landa azpeitiarra eta Inko Mujika legorretarra lehiatuko dira. Quick finala, berriz, Eneko Etxaniz azkoitiarrak eta Jon Aizpurua zarauztarrak jokatuko dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide