Sanlo eta Aloña Mendi taldeen arteko eskubaloi partida zapatuan, Elkargunean

Maxixatzen.eus

Elgoibarko Sanlo eskubaloi taldean lau azkoitiar daude.

Zapatu honetan, otsailak 16, eskubaloiko partida egongo da Elkargunean. Sanlo eta Aloña Mendi taldeetako haur mailako mutilek jokatuko dute.

Sanlon lau azkoitiar ariko dira: Eneko, Unai, Jakes eta Julen. Herriko lehen kimuek Elgoibarko taldekideekin batera Aloña Mendi gainditzeko ahalegina egingo dute. 12:00etan hasiko da ikuskizuna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide