Joan den larunbatean, otsailak 9, jokatu zuen 3.000 metroko pista estaliko lasterketa, Salamancan (Espainia). 09:35:72 denbora tartea behar izan zuen proba bukatzeko. Bere ibilbideko bigarren markarik onena da. Datorren asteburuan Antequeran (Malaga, Espainia) jokatuko du Espainiako Txapelketa Absolutua.
Jon Perez atleta, berriz, 1.500 metroko lasterketan lehiatu zen, eta bere seriean seigarren postuan sailkatu zen azkoitiarra.