Dei faltsuak egiten ari direla ohartarazi du Udaltzaingoak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 9a, 11:27

Udaltzaingoak ohartarazi du dei faltsuak egiten ari direla Osakidetzaren eta Gurutze Gorriaren izenean.

Udaltzainen arabera, erakunde horientzat donazio edo ekarpen bat egiteko aitzakian deitzen dute eta kontu korronteko zenbakia eskatzen dute. 

Udaltzaingoak iruzurra dela eta adi ibiltzeko gomendatu du. Halaber, herritarrei gogorarazi die inori ez zaiola kontu korronteko zenbakia eman behar hartzailea ezagutu gabe.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide