Beherapen Azoka egingo du Herrixen elkarteak otsailaren 16an

Maxixatzen.eus

Otsailak 16, zapatua, Beherapen Azoka antolatu du Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak. Balda Plazan egingo dute azoka, baina eguraldi txarra egiten badu astebete atzeratuko dute, otsailaren 23ra.

Guztira hamabi dendak parte hartuko dute: Arrospide, Aitzaki Kirolak, Noah, Pitxin, Izpi Optika, Yoko Kirolak, Maina, Munibe, Lirain, Aingeru Loradenda, Trukebai eta Arantxa. 10:00etatik aurrera, egun osoan zehar egongo dira irekita denden postuak. 16:30ean, pailazoek girotuko dute azoka, eta 18:00etan Zumba festa egingo dute. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide