Donostiako Antonio Elorza belodromoan jokatu zen joan den zapatuan Espainiako Erreginaren XXVI. Kopa. 3.000 metroko proban parte hartu zuen korrikalari azkoitiarrak, eta 09:29 minutuan gelditu zuen erlojua.
Datorren asteburuan, berriz, Salamancan (Espainia) lehiatuko da 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. Aitortu duenez, oraindik ez daki 1.500 metroko edo 3.000 metroko proban lehiatuko den, «gutxiengo denborak bi probetako edozeinetan parte hartzeko aukera» ematen baitio. Jon Perez atleta azkoitiarra ere Salamancan izango da. Perez 1.500 metroko 23 urtez azpiko txapelketan arituko da.