Zapiarekin eta makilarekin, santa eskean ibili dira herriko gazteak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 4a, 13:40

Gaur, otsailak 4, Santa Ageda bezpera ospatu dute herriko hainbat taldek. Eztarriak sano eta makilak eskuetan, santa eskeko koplak abestu dituzte herriko kaleetan. Azkoitia BHI Ikastetxeko DBHko ikasleak eta Floreaga Ikastetxeko LHko, DBHko eta HHko neska-mutilak ibili dira.

Udaletxera ere igo dira koplak kantatzera, eta alkateari hainbat eskari egiteko aprobetxatu dute. Javier Zubizarreta alkateak ere kopla batzuk abestu dizkie ikasleei, Marijose Arregi zinegotziak akordeoiarekin lagunduta.

Arratsaldean, Floreagako gazteen eta helduen talde bat arituko da kantuan. Gazteak eta Garapena taldeko kideekin batera, 18:45etik 21:00etara jardungo dute Santa Ageda eskean. Xabier Munibe Ikastolako ikasleak, berriz, 16:30ean ikastolako atarira irtengo dira kantura.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide