21. Korrika

Koreografia Lehiaketa abiatu du Korrika batzordeak

Maxixatzen.eus 2019ko ots. 1a, 15:57

Martxan da Koreografia Lehiaketa, Azkoitiko Korrika batzordeak antolatuta. Otsailaren 15a baino lehen eman beharko da izena, lehiaketan parte hartzeko. Korrikaren abesti bat aukeratu eta koreografia bat sortu beharko dute parte hartzaileek. Gero, bideoan grabatu eta martxoaren 22a baino lehen bidali behar da Azkoitiko AEKra.

Hauek dira Koreografia Lehiaketako oinarriak:

1-Edonork parte hark dezake, ez dago adin tarterik zehaztuta. Baina, adin txikikoen kasuan gurasoen baimen orria sinatuta atxiki beharko dute, bideoak publiko egingo baitira. Dokumentu hori, izena emateko tokietan eskuratu ahal izango da.

2-Koreografia librea izango da, baina abestiak aurreko edizioetatik 21. Korrikara artekoa izan beharko du.

3-Izena emateko epea otsailaren 1etik 15era izango da. Honako leku hauetan eman daiteke:

  • AEKren bulegoan, azkoitia@aek.eus edo 607 612 697 telefono zenbakian
  • Floreaga Salestar Ikastetxean
  • Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan
  • Azkoitia BHIn
  • Gazte Zerbitzu Bulegoan
  • Alai Batzan
  • Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan

3-Koreografiak bideoan grabatu eta MP4 formatuan, martxoaren 22rako, azkoitia@aek.eus helbidera bidali beharko dira. Ondoren, martxoaren 25ean Azkoitiko AEKren Facebookeko orrialdean eta Maxixatzenen webgunean argitaratuko dira.

4-Epaimahaikideak Korrika batzordeko kideak izango dira, eta martxoaren 27an bost koreografia onenak aukeratuko dituzte. Originaltasuna eta atrezzoa (jantziak, eszenako elementuak...) baloratuko dituzte. Aukeratutako bost bideo horiek martxoaren 29an Elkargunean erakutsiko dituzte, eta publikoak aukeratuko du horietatik zein den onena.

5-Saria egongo da irabazleentzat.

Korrikaren edozein abesti aukeratu, eta parte hartu!

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide