Otsailaren 7an, Azkoitian, Andoni Egaña eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin bertso poteoa izango da, 19:00etan, plazatik abiatuta.
Otsailaren 10ean, Zestoan, bertso saioa egongo da bertsolari hauekin: Jone Uria, Unai Iturriaga, Beñat Lizaso eta Jokin Uranga. Gai jartzaile lanetan Aitor Salegi ariko da. Saioa 18:00etan hasiko da, Zestoako kultur etxean.
Otsailaren 15ean, Errezilen, bertso afaria egingo dute, Unai Agirre eta Jexux Mari Irazu bertsolariekin. Afarirako aurrez izena eman beharko da erniarraitz@gmail.com helbidean edo 943 151 728 telefono zenbakian. Afaria 20:30ean izango da, Errezilgo Borondegi jatetxean. Bertso afaria 30 euro kostako da.
Otsailaren 17rako, Azpeitian, haurrentzako bertso saioa antolatu dute. Unai Mendizabal eta Maddalen Arzallus bertsolariek gidatuko dute saioa. 18:00etan hasiko da bertso jasa, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean.