Hitzaldia Elkarguneko Oteiza aretoan izango da otsailaren 6an, 18:00etan.
Gizakiaren eboluzioa eta helduaroko garapenaren jatorria haurtzaroan dago, zehazki 0-7 urte bitartean. Lehenengo urte horiek «oso garrantzitsuak» dira pertsonaren etorkizuneko garapen eta bizimodurako. Horrekin lotuta, haurraren mugimendu askea errespetatzearen garrantziaz hausnartuko da saioan.
Azkoitiko haur eskolak gurasoei informazio zabala eskaintzeko asmoz, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi antolatzen ditu. Hitzaldia, gaia interesatzen zaion orori zuzenduta dago. Beraz, haur eskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbita.
Feli Oregi. Argazkia: Plaentxia.