Aldaketa horrekin, honako abantaila hauek izango ditu ikastetxeak:
1.- Lanbide heziketa zentroak eskainiko duen zerbitzu aukera zabalduko da izaera berriarekin.
2.- Urola Erdia eskualdeak Lanbide Heziketako zentro erreferente sendo bat izatea, bere beharrei erantzuteko helburuarekin: eragile publiko zein pribatuei (udalak, garapen agentzia, enpresak...) eta baita langile zein langabetuei, gizarteari...
3.- Kalitatezko formakuntza, enpleagarritasuna, berrikuntza eta ekintzailetza sustatu eta bultzatuko du.