Gipuzkoako senior mailako karate txapelketa jokatu dute Elkargunean

Maxixatzen.eus 2019ko urt. 27a, 12:28

Anaitasuna Kanku karate eskolak antolatuta, Gipuzkoako senior mailako karate txapelketa jokatu dute hainbat kidek gaur goizean, Elkargunean. 

Emakumezkoek eta gizonezkoek hartu dute parte, hala nola, 40 urte baino gehiagoko beteranoek, desgaituek eta seniorrek. Banaka nahiz taldeka lehiatu dira, kata eta kumite modalitatean.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide