Mendiko eski irteera zapatuan

Maxixatzen.eus

Datorren zapatuan, urtarrilak 26, Azkoitia-Samiño-Izazpi-Zumarraga ibilbidea mendiko eskian egingo du Anaitasuna mendi bazkunak. Behin menditik jaitsitakoan, Zumarragatik Azkoitirako bidea UKO6 lineako autobusean izango da.

Izena eman nahi duenak whatsapp mezu bat bidali beharko du 605 711 302 telefono zenbakira. Irteera zapatuan 09:00etan izango da, Aizkibel liburutegiaren aurrean. Elkarteak gomendatu du federatua izatea komenigarria dela, eta ohartarazi du Anaitasuna ez dela ezeren erantzule egingo.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide