Zestoako Wadna elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du Azkoitian zapatu honetan, urtarrilak 26. Aljeriako Tindufeko kanpamenduetan bizi diren saharar errefuxiatuei laguntzea da egitasmoaren xedea. Eroskin egingo dute bilketa, 10:00etatik 20:30era, eta, gero, Xabier Munibe eskolara joango dira.