19:00etan, Elkargunean egingo du Azkoitiko Korrika batzordeak euskararen aldeko lasterketa prestatzen hasteko lehen bilera. Korrikaren inguruan aurrera eramango dituzten ekintzak prestatzen hasiko dira batzorde kideak. 21. Korrikaren nondik norakoak eta Azkoitian egingo diren ekintzak azalduko dituzte bileran, eta jakinarazi dutenez herritarrek ekintzak proposatzeko aukera ere izango dute.
Horrez gain, herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko dituzte. «Jakin badakigu denok ez ditugula aukera berberak gure ekarpenak egiteko, eta horregatik, hain zuzen ere, konpromisorik gabe etor zaitezen eskatzen dizugu. Bertan entzundakoaren arabera erabakiko duzu, gero, zure ekarpena zein izan daitekeen; eta inolako aukerarik izango ez bazenu ere, Korrika gure herrian izango dela ezagut eta zabal dezazun da gure nahia», azaldu dute Korrikaren batzordetik.