Jone Zabaleta Atletico San Sebastian taldeko korrikalari azkoitiarrak Gipuzkoako laugarren markarik onena jarri zuen 1500 metroko proban. Valentziako Luis Puig belodromoan jokatu zen pista estaliko 2019ko Valentzia Hiria Saria, eta bertan izan zen Zabaleta. Korrikalari azkoitiarrak lau minutu eta 29 segundoan amaitu zuen proba, eta ondorioz, Gipuzkoako laugarren markarik onena ezarri zuen. Espainia mailako korrikalari onenekin batera lehiatu zen Valentzian, Zabaleta.